XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EuropanNATO-n eta EK-n sartu ginenean europar ginela esan ziguten; europar ginela saldu ziguten.
Azkenik europarrak! Eta guk sinestu egin genuen.
Eskolan Europako mapa
Baita herri folklorikoak ere: Espainia, Grezia eta Portugal.
Guzti-guztiak europarrak ziren.
Eta buruz ikasi behar izan nituen Europako hiriburu guztien izenak, Mosku eta abar.
Bizarra agertu eta ederki ohartu nintzen eskolan ikasitako guztiak ez zuela deus ere balio.
Herriek bere mugak elkartrukatzen zituzten bitartean, hesi beldurgarri bat altxatzen zen geure buruetan
Eta guk sinestu egin genuen, beharko.
Nortasun berrian murgildu nahi eta elkartasun oihua zabaldu genuen han eta hemen.
Europan
Europar zaharrak aspalditik zetozen gurera, gure hondartzetara, ardo, eguzki eta flamenko.
Orain guri egokitzen zitzaigun txanda.
Baita EK-ko beste herriak ere neurri txikiago batean.
Europan sentitzen genuen geure burua.
Jugoslabia-ohiko gerrak bere tokian jarri ditu gauzak, nik uste.
Bosnia, Serbia, Kroazia eta abar europarrak diren ondotxo ez dakigun arren, gatazka baliagarria izan da errealitatea piska bat ezagutzeko: europarron artean hesi ugari dago, luzera eta zabalera askotako hesi ugari alegia.
Orain dela hamar egun, intsumisoen karabana irten zen Donostiatik.
Denbora honetan hainbat intsumisok Europan barrena ibili eta Euskal Herriko antimilitarismoaren zein egoera soziopolitikoaren berri eman dute.
Batzuek harrera ona egin diete eta beste batzuek, berriz, ez hain ona.
Europan ere denak ez dira ezpal berekoak.